XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunichten jukutria

Ja agertu dugu bere jokoaren egiteko ez dutela komunichtez ez familiez eta ez herriaz den gutieneko acholarik. Bethi laneko chederat heldu beharrez, itsuski trahitzen dituzte batzuen eta bertzen dretcho eta zuzen guziak, gezurrari egiaren itchura emanez eta berek ja eginikako guziak arbuiatuz.

Bertze phondu batean ere zangotik atzeman erretchak dabiltza: sinetsarazi nahi zaukuten orai arte hek eta hek choilki jende cheheari eta arruntari emanen diotela libertalearokin lur huntako zoriona, libertate horren giderra horiek choilki daukatelakotz tinki eta zinki. Eta huna egia, BEREK EZIN UKHATUZKOA, ororen bichtan direlakotz egitateak eta agintzak.

NAZITARREN PAREKO

Huna nundik ageriko den: Rusiano nagusi eta aintzindariek orai Hitleren manera eta arak dauzkate gobernioko gora-beheretan eta hura bezain idor eta gogor dira, bere kideko empleatuiez kampo, bertze guzientzat.

Eta hartaratua da Staline eta horren muthilen kambioa nun ainhitzek horien gobernioa zoin nahi bezain bourgeois eta réactionnaire baitaukate.

Huna zoin klarki derasan, Le Littéraire deithu agerkarian, Arthur Koestler, Le Zero et l'Infini gutunaren idazle famatuak.

? Daukat U.R.S.S.-ek diruz, ontasunez eta ahalez abantail handiak ebaki dituela bainan gainerateko guzietan gobernioetarik hori dela gehienik gibel dabilana. Orok badazkite hor diraien hertsutasunak: 1. Langilek debekatua dute asaldatzea ez aski pagatuak izana gatik; 2. Langilen zindikatek deutsik ezin egin bulego nagusien permisionerik gabe; 3. Langilea bortchaz lekhu berean egon behar lanean preso ez badu altchatu izan nahi; 4. Langile haurrer debekatua etsamina eta eskola handietarat presentatzea, Soviet bulegoetakoener choilki haizu; 5. Han ere batzu haurretik oberats, aita eta ametarik izaiten dutelakotz.